domingo, 13 de noviembre de 2016

ERROMATAR FAMILIA

AITA:

Etxearen jabea zen eta bere menpe esklabuak, seme-alabak , emaztea eta bezeroak zeuzkaten. Baita ere, botere erlijiozkoa,juridikoa eta ekonomikoa zeukan. Emazteari ematen zioten dirua gizonarentzat zen.

Eskubidea zuen edozer egiteko.


Gizona zen, etxea babesten zuena,lan egiten zuena eta armak erabiltzen zituena. Berak esaten zuena etxeko guztiak bete behar zuten.



AMA:

Emaztea etxeaz arduratzen zen, hau da, arropa garbitu,etxea garbitu, janaria egin... Esklabuak bezala. Umeak etxera ailegatzen zirenean, ama beraien hezkuntzaz arduratzen zen.

Jateko orduan, emakumea afari formaletan mahaian esertzen zen gonbidatuekin. Emakumeak aulkietan eserita eta gizonak triklinioetan.

Askeak ziren erosteak egiteko, lagunak ikusteko, espektakulo publikoak ikusteko eta tenpluetara joateko.

Emakume bat umezurtz geratzen bazen, eta ez bazegoen ezkonduta,askea bihurtzen zen. Baina hori ez zegoen ondo ikusita eta gainera bakarrik geratzen ziren.



SEME ALABAK:

Mutilak 16 urteekin gizon gisa hartzen zituzten. 
Aitaren menpe zeuden eta aitak esaten zuena egin behar zuten. 







ESKLABOAK:

Esklaboak ziren; gerra bat galdu zutelako, salduta egon zirelako zenbait gastu ezin izan zutelako ordaindu,zigor legal batengatik edo familia esklabu batean jaio zirelako.

Erroman bakarrik beraien askatasuna eros zitzaketen eta hiritar erromatarra izan.

Esklabuek soldata bat irabazten zuten, baina soldata hori beraien jabeak erabakitzen zituzten. Ondo egiten bazuten zerbait irabazten zuten, baina gaizki egiten bazuten, zigorra ematen zieten.






EZKONTZAREN BALDINTZAK:

Ius commubi izatea, hau da, gaitasun legala izatea, bakarrik zuten hiritar erromatarrek.
Edade izatea:
        14 urte gizonak eta 12 urte emakumeak.
         Aitaren baimena izatea.


EZKONTZA AURRETIK:

Momentu horretan dotea zen.
Ospakizuneko besperan neskalagunak bere jostailu zaharrak ematen zizkion ´LARES´
Ezkontzaren egunean emakumea ilea apaintzen zuen eta arropa tradizionala janzten zuen.Tunika zuri bat zen eta oinetaraino ailegatzen zen eta estalki bat aurpegia estaltzeko.



EZKONTZA:

Ezkondu gabea izatea ez zegoen ondo ikusita,horregaitik ezkontzen ziren eta ezkontzen ziren pertsonak aitak aukeratzen zituen.
Ezkontzaren helburua zen:
         Seme-alabak izatea.
         Dote bat izatea.






DIBORTZIOA:

Bi modu banatzeko:
Divortium:Ezkontzaren banaketa, biek usten dute, emakumea gizonaren etxea utzi behar zuen.
Repudium:Gizona emakumea usten du.

Banatzeko kasuak:
Gizonaren kasuak:
Emakumearen adulterioarengatik.
Ume faltarengatik.
Emakumearen eta gizonaren kasuak:
Herritasuna galtzeagatik.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario