jueves, 22 de diciembre de 2016

ESKLABOAK



1. Gizarte erromatarraren ezaugarri nagusietariko bat, biztanleen arteko desberdintasunak izan ziren . Ikusgarriena gizon-emakume askeen eta esklaboen arteko desberdintasuna zen. Erromatar garaian esklaboa zen sistema ekonomikoaren oinarri. Pribilegiatu guztiak esklabu bat edo bat baino gehiago zeuzkaten.


2. Esklabuek ez zituzten eskubiderik horregatik legeek esklabuak ez zituzten babesten. Eskubiderik ez zituztenez, ezin zuten ezer izan haien menpe, ezta beste pertsona bati ezer eman edo harengan jaso zerbait. Debekatuta zeukaten ezkontzea. Legeak esaten zuen gizon hiritar bat harremanak izaten bazituen neska esklabu batekin seme-alaba esklabua izango zela. Jabeak bere esklabua hiltzen bazuen ez zen ezer gertatzen, baina esklabu batek bere jabea hiltzen bazuen, legeak esaten zuen, jabe horrek bere esklabu guztiak hil zitzakeela.


3Esklaboek zeregin-mota ugari betetzen zituzten;nekazaritzan, meategietan, eraikuntzan, eskulangintzan edo herritarrren etxeetan egiten zituzten zeregin gogorrenak. Etxeko lanak eta ardurak   egiteaz arduratzen ziren ere. Gizonak normalean minetan edo eraikuntzetan lan egiten zuten eta neskek etxeetan lan egiten zuten edo prostitutak bihurtzen zituzten.


4. Esklabo gehienak zordunak ,gerra presoak edo hauen seme alabak ziren. Normalean preso horiek erosten zituzten enkante publikoetan edo dendetan. Maila goreneko esklabuak, enkante pribatuetan saltzen zituzten.


5. Jabeek hiltzen zirenean, batzuetan esklaboak libre uzten zituzten edo beraien askatasuna erosten zuten. Askatasuna lortzen zutenean libertoak izatera pasatzen ziren. Libertoak batzuetan oso aberatsak eta eragin handikoak bihurtu ahal ziren baina hori arren, gehienak plebeio gizarte taldea osatzen zuten eta nekazaritzan edo merkataritzan aritzen ziren.


6.Espartako, K.A.ko 113. urtean jaio zen Tracian(Italian). Gladiadore eta esklabua izan zen. Espartakoren emaztea Varinia izeneko neska bat zen. Berak gidatu zuen matxinada inportanteena  erromatar errepublikaren aurka. Espartakok borrokatu zuen esklabuen alde. Soldadua eta borrokalaria izan zen. Bera izan zen lehenengo matxinada sortu zuena, ihes egiteko.

Hori egin zuen. Vesubio mendian babestu ziren eta hor,  pobreak batu zitzaizkion.

Erromatarrak beldurtuta zeuden, horregatik, bi militar unitate Espartakorengana bidali zituzten. Espartako ondo informatuta zegoenez,  bi unitate horiek garaitu zituen. Espartakoren mugimenduak Italia osotik banandu ziren. Ejertzito bat sortu zuen eta Erromaren kontra joateko prest zegoen. Gobernuak,  beraien suntsipena ikustean,  neurriak hartzen hasi zen.

Espartako Crasorekin ados jarri zen, baina berak, bataila handian, traizionatu  zion. Espartakoren ejertzitoa garaitua izan zen.

Espartako hil zen K.A.ko 71. urtean Petelian; borrokatzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario