jueves, 2 de febrero de 2017

NIRE BIZITZA

ANE

Kaixo, ni Antonino naiz eta esklabu Erromatarra naiz. 10 urte nituenean, Marcus enperadoreak, esklabu kanpo batetik atera ninduen. Geroago, Marcusen esklabua bihurtu nintzen ; egun osoa ematen nuen lan egiten. Goizean, Marcusen seme-alabei irakasten nien. Irakasten bukatzen nuenean, Marcusi janaria egin behar nion eta logela egin behar nion. Arratsaldean, Marcusen lagun batzuk etortzen ziren azkaltzera. Janaria gustoko ez bazuten, jotzen ninduten. 12 orduz aritzen nintzen lanean, oso nekagarria eta lan gogorra zen. Egun osoa ematen nuen negar egiten zeren ez nuen inoiz nire familia ikusten. Erroman  bizi nintzen , konkretuki Italiako etxe handi batean.

Marcusekin harreman oso neukan , eta batzuetan txanpon gutxi batzuk ematen zizkidan . 10 urte neramatzan  Marcusen etxean lan egiten eta diru gutxi falta zitzaidan liberto izateko eta nire askatasuna erosteko.

Esklabu baten bizitza oso gogorra da eta gainera, zure jabeari ez zaizkio importatzen esklabuaren sentimenduak. Egun osoa eman ahal duzu negar egiten , baina zure jabeari ez zaio importa . Gaur egun, libertoa naiz eta nire familiarekin bizitzen naiz Italian.. Nik, bi ume txiki dauzkat , eta etorkizunean ez dira esklabuak izango zeren ni lortu nuen nire askatasuna erostea.



Resultado de imagen de esclavos romanos





IXONE

Gaur, egunero bezala ohetik altxatu naiz gosaria prestatzeko nire jabeei. Duela denbora asko haiek erosi ninduten, ejetzitoaren esklabu bat nintzelako. Nire jabea Quintus deitzen da eta bere emaztea Iulia. Lau seme alaba dituzte; Iulius, Marcus, Appia eta Lucius. Erosi nindutenean oso txarto tratatzen ninduten, zigor oso gogorrak jartzen zizkidatelako. Etxe oso handian bizi gara eta dena nik garbitzen dut, beste 2 esklabuak lorategian eta gauzak konpontzen lan egiten dute. Beraiekin harremanak eskasa daukat, gauetan bakarrik pixka bat hitz egiten dugu.

Gaur nire jabeari gosaria eta bazkaria egin eta gero etxe osoa garbitu dut. Jateko orduan jendea etxera jatera etorri da. Haien janaria zerbitzatu dut eta haiek bukatu dutenean platerak garbitzen hasi naiz. Bat batean, konturatu naiz Quintus esklabu bat jotzen hasi dela gaizki egin duen zerbaitengatik. Momentu horretan gogoratu dut zein txarto pasatu nuen nik etxe honetara heldu nintzenean. Garai horietan, oso bizitza txarra buen. Orain, denbora luze pasa denez nire jabeen esklabu gogokoena naiz. Baina hori ez du esan naiz zigorrik ez dudanik jasotzen. Hobeto sentitzen naiz esklabua izan arren. Zigorrak Quintusek jartzen ditu, Appiarekin ia ez dugu hitz egiten seme alabekin egun guztia dagoelako.

Arratsaldean, beste esklabuaren lana egin dut, lorategia apaindu eta hobetu dut. Etxera sartu naizenean bronka zegoen nire jabeak bere dirua ez zeukalako. Bi esklabuek niri errua bota didate. Quintusek ez du sinestu baina beraiek nire poltsa ekarri dute eta jabearen dirua zegoen. Haiek dirua zeukaten eta Quintusen dirua nire poltsan sartu dute, jabea niri bronka botatzeko. Orduan, niretzako izan da bronka eta nire logelara joan naiz.





Resultado de imagen de un esclavo romano






IKER

Gaur goizean altxatzean, egun guztietan bezala, nire jabeei, Quintus eta Iuliari gosaria prestatu diet. Quintus eta Iuliarekin 2 urte daramatzat eta orain dela 2 urte, gerra eta gero, preso hartu ninduten eta hauek 2 erosi ninduten. Ez dira jabe txarrak, ondo tratatzen naute eta ondo egiten dudanean sariak ematen dizkidate, edo gehiago jaten dut. Lehen esan dudan bezala, ez dira jabe txarrak, baina, batzuetan, Quintusek erlazio sexualak berarekin mantentzera behartzen nau.

Erroman bizi naiz, etxe handi batean, nahiz eta, ni logela txiki batean lo egiten dudan, eta etxearekin konparatuz kaka bat den, baina, ez dago zeregiterik, esklabua naiz. Ez naiz esklabu bakarra, etxea handia da eta nik ezingo nituzke gauza guztiak egin. Sei esklabu gehiago daude, haiekin, ez dut asko hitz egiten, bakarrik batekin, bera eta ni, sukaldeko eta komunetako gauzetaz arduratzen garelako. Hitz egiten dugunean, gure etorkizunari buruz hitz egiten dugu gehien bat. Ez dakigu askatasuna emango diguten noizbait ala ez; nire ustez, bai, Quintus eta Iulia ez dira oso gogorrak eta uste dut gauzak ondo egiten baditugu, azkenean libre izango garela.









Resultado de imagen de habitaciones de la antigua roma




EDU
Nire izena Lucia da, eta nire eguna kontatuko dut.
Lehenengo esango dut, nola bihurtu nintzen esklabua, guda batean hartu ninduten , eta mutil aberats bati, saldu ninduten.
Hori esanda, nire jabeak esango ditut. Lehenengo Iulio, mutil aberatsa, eta familiaren burua da, oso altua eta polita da. Gero Aemilia dago, Iulioren emaztea da, eta Iulio ez badago, berak agintzen du, neska oso polita da, eta begi urdinak ditu. Eta azkenean seme- alabak daude, oso ondo portatzen dira nireken, eta ez didate ia-ia ezer agintzen.
Iuliok oso txarto tratatzen nau, bortzatzen nau nahi duenean eta etxeko gauza guztiak egiteko agintzen nau, eta hori guztia egitea ez da erreza. Ondoren Aemilia dago, berak ondo tratatzen nau, eta ez dit aginte asko ematen. Eta azkenik, seme-alabak, oso ederrak dira, eta oso oso ondo pasatzen dut beraiekin.
Beste esklabuekin, harreman onak ditut, baina ez dugu asko hitz egiten, denbora es dugulako batez ere. Ez dut nire etorkizuna ondo ikusten, baina askea izatea gustatuko litzaidake.


Resultado de imagen de esclava romana haciendo las tarear de casa





No hay comentarios:

Publicar un comentario